XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal ostatuak ezarri ziren lekuetan oro, interakzioa gertatu zen eta Herri Zaharreko eta Mundu Berriko faktoreak nahasi ziren.

ETNIA-NORTASUNA ERAIKI ETA ERAKUSTEN

Euskaldunak ez ziren EEBBetako Mendebaldera besterik gabe eta halabeharrez heldu izan.

Haatik, katea migrazio mailakatua izan zen; halako herri batetik lehenen, inguruko herrietatik gero, edo bizpahiru herrik osatzen zuten udalerritik, hurrena.

Emigrante berriak, beraiek baino lehen Mundu Berrian kokatu ziren senide zein herritarretara bildu ziren.

Ondoren, EEBBetan jaio zen belaunaldia hazi ahala, ezkontzak izan zituen oinarri euskal komunitateak, euskaldun horietarik ehuneko handia talde etniko berekoen artean ezkontzen baitzen.

Labur, gizabanakoek familiak eratu zituzten, eta familiek familia ugariagoak.

Horrela, Boise batean edo Elkon zein San Frantziskon, alegia, beren arteko ekitaldiak eratzeko aukera izateraino ugaritu ziren euskal-amerikarrak.

Kalifornia, Nevada eta Idahoko leku askotan, garai kritikoa heldu zen mende honen hasierarekin.

Esaterako, 1890eko hamarkadan, California'ko Eskualherria euskarazko astekaria argitaratzeari ekin zioten Los Angelesen, Kalifornian.

Seinale, nazio honetako euskal belaunaldirik zaharrenak komunitate txikiaren mugak gainditzen zituena.

Euskal komunitatearen ekimen ohikoagoa izan zen Boisekoa, lehengo mendearen hondarrean-mende honen hasieran:

Mutual Aid Society edo Gizarte Segurantza bat eratu zuten 1908an, premian zen euskaldunari laguntza eskaintzeko eta dirurik ez zuenari Europara itzul zedin txartela ordaintzeko.

Mendearen lehenengo laurdenean euskal-amerikarrek eragin zituzten ekimen kolektibo gehiago ere aipatu ezinik ez dugu baina, dena dela, egia ere da bakan gertatu zirela eta elkarrekin loturarik ez zutela.

Mendebaldeko herri eta lurralde askotan, euskaldunak erabat errotu ziren eta gogotik saiatu;

maila batean arrakasta lortu zuten, familiak osatu zituzten (...)